Fedeafesek Zigor Kodearen erreformari buruzko hitzaldia eskaini du

Asasam charla nuevo codigo penal

Pasa den irailaren 24an Asasamek prestakuntza hitzaldia eskaini zuen Zigor Kodearen erreformak buru gaixotasuna dutenengan izango duen eraginak gure bazkideak kezkatzen dituela jakinik . Ekimena buru gaixotasuna dutenenei, senitartekoei eta buru osasunaren arloko profesionalei zuzenduta zegoen. Hitzaldi honen helburua Zigor Kodean egin nahi dituzten aldaketa nagusiei buruz informazioa ematea da, eta neurri horiek buru gaixotasuna duten pertsonengan dituzten ondorioak aztertzea zen.

 

 

Honako helburuak zituen hitzaldiak:

 

  1. Buru gaixotasuna dutenei Zigor Kodearen erreformak zein alderditan eragiten dieten ezagutzea.
  2. Buru gaixotasuna dutenen elkarte mugimenduaren aldarrikapenaren berri ematea.
  3. Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen jabekuntza bultzatzea, euren eskubideak ezagutu eta defenda ditzaten.
  4. Erreforma honek dakarren estigma eta diskriminazioa identifikatzea.

Hitzaldia FEDEAFESek emango du (Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioa) Asasamen egoitzan.

 

Feafes-ek Change.org plataforman sinadurak jasotzeko kanpaina jarri du martxan, Gobernuak bermatu dezan prestatzen ari den legean buru gaixotasuna dutenen eskubideak errespetatu behar dituela. Horrez gain, konfederazioak bideo bat prestatu du, Arrazoiak ez zaizkigu falta, elkarte mugimendua Zigor Kodea aldatzearen aurka zergatik dagoen azaltzeko.