HITZALDIA ABENDUAREN 5EAN "TUTORETZAREN ALTERNATIBAK: ZER GERTATUKO DA GU EZ GAUDENEAN?

Buru-gaixotasuna duten pertsonen senideen kezka handienetakoa izan ohi da zer gertatuko den pertsona horiekin beraiek ez daudenean edo babesa ematen nahiz haien interesak defendatzen jarraitzeko moduan ez daudenean.
Horregatik, hitzaldi honetan zehatz-mehatz azalduko ditugu gure senideen etorkizuna eta babesa bideratzen lagunduko diguten figura juridiko guztiak: prebentzioko ahalordeak, ondare babestua, egitatezko zaintza, testamendu bidezko aurretutoretza...
Horrez gain, hainbat kontzepturen arteko aldeak azalduko dira: tutoretza, kuradoretza, tutoretza ekonomikoa...