MAIATZAREN 12A-EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO EGUNA

 

12-05-2024

Gaur, maiatzak 12, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna da, Eusko Legebiltzarrak pertsona guztien bizitza hobetzeko gizarte-ekimenetik sortutako 4200 elkarte baino gehiagok gizarteari ematen dioten balioa aitortu izanaren oroitzapen-eguna.

Aurten, "Aldaketa eraikitzen" lelopean, gure sektorearen indar eraldatzailea nabarmendu nahi dugu, Euskadiko gizarte-kohesiorako funtsezko pieza dela aldarrikatzen baitugu.

Ekitaldia Itsasmuseum Bilbaon izan da, sektoreko sare eta erakundeak biltzen dituen elkarte honek antolatutako ekitaldian. Ekitaldi honek maiatzaren 12ko 6/2016 Legea indarrean sartu zela oroitarazten du, Euskadiko hirugarren sektore sozialean (EHSS) mugarri izan zena.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiak Sareen Saria 2024 jaso du, Hirugarren Sektore Sozial indartsuago eta kohesionatuago baten eta Euskadi inklusiboago eta solidarioago baten alde egindako lana eta konpromisoa aitortzeko.

Ekitaldiari amaiera emateko, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko gazteen boluntariotzari buruzko mahai-inguru bat antolatu da.