OSASUN MENTALAREN 2024KO MUNDUKO EGUNAREN INGURUAN ANTOLATUTAKO EKITALDIAK
07-10-2024
Urriaren 10a mundu mailan ospatzen da, Osasun Mentalaren eguna. Aurten lanean eta osasun mentalean jarri da arreta, bi giza eskubide unibertsal baitira.
"Lana eta Osasun Mentala, funtsezko lotura" esloganaren bidez, lantokian osasun mentala lehenesteko beharra islatu nahi da. Goiburuaren, identitate bisualaren eta aurten Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela-eta egingo diren ekintzen bidez, osasun mentalak lantokian duen lehentasuna islatu nahi da, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako lanaren beharra aldarrikatzeaz gain. Bestalde, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratze txikia da gizarteratzeko oztopo nagusietako bat, neurri handi batean oraindik ere enpresa eta administrazio publiko askok dituzten aurreiritziengatik.
ASASAMek hainbat ekitaldi antolatu ditu urrian zehar Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzeko:
URRIAK 03 – OSTEGUNA: PRENTSAURREKOA
- 10:00 Laudioko udaletxeko erabilera anitzeko aretoa.
URRIAK 06 - BOLUNTARIOTZAREN AZOKA
- 11:00-14: 00 Boluntariotzaren Azoka. Laudioko Herriko Plaza.
URRIAK 15-asteartea: LA MILAGROSA-ASASAM ARETO FUTBOLEKO ELKARBIZITZA PARTIDUA
- 12:00 Laudioko La Granja kiroldegia. Sarrera doainik.
URRIAK 20- IGANDEA: OSASUN MENTALAREN ALDEKO V. MARTXA SOZIALA
Martxak Nerbioi Parke Linealaren bidez Luiandoko Amurrio eta Laudio herriak lotu nahi ditu, Osasun Mentalaren, bizikidetzaren eta aniztasunaren alde.
Irteerak:
• Laudioko Herriko plaza 10:00etan.
• Amurrioko Juan de Urrutia plaza, 10:00etan.
Luiandoko "La pajarera" karpan iristea eta hornitzea.
Tiketen salmenta: ASASAM (Tres Cruces kalea 5, Laudio), Artziniegako Bibiloteka, Orozkoko Udala, Luiaondoko Botikina, Arespalditzako Farmazia eta Amurrioko Kultur Etxea.
URRIAK 24 - OSTEGUNA: "ONGIZATE EMOZIONALA LAN EREMUAN" HITZALDIA
- 17:00 Laudioko Kultur Etxea – Arraño aretoa
- Sarrera doainik
- Hizlaria: Joseba Pelaez. Psikologoa.