URTARRILAREN 19AN LAUDIOKO KASINOAN KUTURKON ELKARTEAK ANTOLATZEN DITUEN EKITALDEEN ARTEA, ASASAM ELKARTEAK POESIA ERRECITAL BAT ESKAINIKO DU

Laudioko Kultura Kongresuak antolatuko ditu urtarrilean I. Kultura Arratsaldeak Kasinoan.

Antolatutako ekitaldien artean, urtarrilaren 19an, 18:00etan: KAFE-LITERARIOA irakurketa ezberdinekin, Laudioko irakurketa taldeak eta ASASAMek antolatuta. Tartean, herriko bi dantza talde gazteen dantzaldiak ikusteko parada egongo da: Akelarre, The Fife Queens eta kanpoko talde gonbidatua ere.

Emanaldi horretaz aparte, hurrengo jardunaldi hauek aurrera eramango dira:

Urtarrilaren 17an, 18:00etan: DANTZAGARRIAK. Piano batekin, diskoekin eta dantzatzeko argiztapen egokiarekin, Club Sant Rokezar nagusien taldearen eskutik. Berakatz zopa doan dastatzeko aukera egongo da, eta freskagarriak, zukuak, kafea eta atxikoria erosteko ere.

Urtarrilaren 18an, 19:00etan: NEGUKO DANTZA PLAZA Itxarkundia Dantza Taldearen eskutik. Fruta brotxetak eta sagar zukua hartzeko aukera egongo da.

Urtarrilaren 20an, 19:00etan: ANTZERKI-FORUMa CEAR Euskadi osatutako antzerki taldearen eskutik. Errefuxiatuen egoeraren inguruko antzezlana egingo dute, eta ondoren aktore eta zuzendariarekin solasaldia.