Zigor Kodearen erreformari buruzko prestakuntza hitzaldia
Zigor Kodearen erreformak buru gaixotasuna dutenengan izango duen eraginak gure bazkideak kezkatzen dituela jakinik, Asasametik prestakuntza hitzaldia antolatu dugu. Ekimena buru gaixotasuna dutenenei, senitartekoei eta buru osasunaren arloko profesionalei zuzenduta dago. Hitzaldi honen helburua Zigor Kodean egin nahi dituzten aldaketa nagusiei buruz informazioa ematea da, eta neurri horiek buru gaixotasuna duten pertsonengan dituzten ondorioak aztertzea.
Honako helburuak ditu hitzaldiak:
- Buru gaixotasuna dutenei Zigor Kodearen erreformak zein alderditan eragiten dieten ezagutzea.
- Buru gaixotasuna dutenen elkarte mugimenduaren aldarrikapenaren berri ematea.
- Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen jabekuntza bultzatzea, euren eskubideak ezagutu eta defenda ditzaten.
- Erreforma honek dakarren estigma eta diskriminazioa identifikatzea.
Hitzaldia FEDEAFESek emango du (Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioa) Asasamen egoitzan (Tres Cruces kalea, 5, behea), irailaren 24an 16:30ean.