Zure laguntza behar dugu
Urriaren 10ean ospatzen da Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, Asasamen hainbat ekitaldi antolatu ditugu. Ekintza horiek urrian zehar izango dira, eta denetarik izango dugu, festa herrikoak eta hitzaldiak barne.
Ekitaldi hauek guztiak antolatzeko dirua behar dugu eta, hortaz, Splitfy izeneko plataforman itsulapiko digitala sortu dugu, lagundu nahi duenak bertan ekarpena egin dezan.
Mila esker guztioi zuen laguntzagatik!