8M-EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
2022-03-08
Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, ASASAMek aldarrikapen bikoitza egin nahi du: alde batetik, osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeek jasaten duten diskriminazio bikoitza ikusarazi nahi dugu, bai patologia mota horiei lotutako estigmarengatik, bai generoagatik. Emakumeari eta osasun mentalari buruzko ikerketek kolektibo horrek bizi duen desberdintasun-egoera egiaztatzen dute, baita emakume horiek jasaten duten indarkeria matxista ere, emakume horiek bizi duten kalteberatasunaren berri ematen baitu. Kalkulatzen da gaixotasun mentala duten emakumeek 4 aldiz arrisku handiagoa dutela indarkeria jasateko.