Buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du noizbait familiartean edo bikote-harremanean. Horrela dio Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, aurkeztutako ikerlanak. Lan horren arabera, nahasmendu psikiko larria duten emakumeen %40 izan da bortxakeria sexualaren biktima.
2015 eta 2016 urteetan zehar 33 profesionalen laguntzarekin, nahiz Osakidetzaren eta instituzioen kolaborazioarekin, gauzatutako azterlanak mahai gainean jarri du buru gaixotasun larria duten emakumeen egoera; izan ere, gainerako emakumeekin alderatuz, indarkeria jasateko arrisku bikoitza edo laukoitza dute, eta jasaten ari direna ez dute biolentzia gisa identifikatzen kasuen %40n. Azterlan hau aitzindaria da espainiar Estatuan, orain arte ez baitira errealitate honen datu kuantitatiboak jaso.