Albisteak

Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiak

'Jar zaitez nire lekuan. Nirekin bat egin' leloarekin ospatuko dugu aurtengo Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaurriaren 10ean. Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Espainiako konfederazioak hautatutako esloganak buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia sorrarazi nahi du, eta kolektibo honekiko gizarte-babesa sustatu. 

Efemeride hori dela eta, ekintza egitarau zabala antolatu dugu Asasamen. Urrian zehar, hilaren 10eko festa herrikoiaz gain, sentsibilizazio hitzaldiak ere izango ditugu, depresioa, antsietatea edo patologia duala bezalako gaien inguruan.

Fedeafesek buru gaixotasuna duten emakumeen jabetzea aldarrikatzen du, diskriminazio “bikoitza” jasaten baitute

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) “eritasun psikikoa duten emakumeek diskriminazio bikoitza” jasaten dutela ikusarazi nahi du; izan ere, “patologia horien nahiz euren generoaren inguruan estigma soziala” dago.

 

 

 

ASASAMEK #DESCUBRE PROGRAMA JARRI DU MARTXAN BURU OSASUNA ESKOLA ETA INSTITUTUETARA HURBILTZEKO

Cartel campaña #Descubre

#Descubre kanpainaren helburu nagusia da hezkuntza arloan buruko osasun arazoak eta mendekotasunak saihestea, eta horren inguruan sentsibilizatzea. Horregatik, programa hori garatzen ari diren profesionalak eta FEAFESen barne dauden elkarteetako (ASASAM barne) buru gaixotasuna duten pertsonak beren lurraldetako hezkuntza-zentrotara joango dira ikasle, guraso eta irakasleei zuzendutako saio informatiboak eskaintzera.

Hitzaldia: Tratamenduarekiko atxikimendua buru nahasmendu larria dagoen kasuetan

Izenburua: Tratamenduarekiko atxikimendua buru nahasmendu larria dagoen kasuetan.

Data: azaroak 20, osteguna.

Lekua: Laudiko Kultur Etxeko Arraño aretoan.

Ordua: 18:00etan.

Hizlaria: Dr. Edorta Elizagarate, psikiatra eta Arabako Hospitale Psikiatrikoko Psikosi Errefraktario Saileko zerbitzuburua. 

Izen-ematea: 94 404 55 64 telefonoan edo sociolaboral@asasam.org posta elektronikoan.

Hizkuntza: gaztelania.

Orriak