Yoga elkartasun saioak
Laudioko Satya yoga eskolak yoga elakrtasun saioak antolatu ditu.
Laudioko Satya yoga eskolak yoga elakrtasun saioak antolatu ditu.
#Descubre kanpainaren helburu nagusia da hezkuntza arloan buruko osasun arazoak eta mendekotasunak saihestea, eta horren inguruan sentsibilizatzea. Horregatik, programa hori garatzen ari diren profesionalak eta FEAFESen barne dauden elkarteetako (ASASAM barne) buru gaixotasuna duten pertsonak beren lurraldetako hezkuntza-zentrotara joango dira ikasle, guraso eta irakasleei zuzendutako saio informatiboak eskaintzera.
ASASAMek 25.urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo du abenduaren 16an Laudion. 'Elkarrekin hobea da bizitza' kanpainaren barne dagoen jardunaldiaren helburua da buru gaixotasunaren inguruan dagoen estigma soziala gainditzea, aurreiritzi horiek pertsona asko eta asko arazoa etxean ezkutatzera bultzaten baititu.
Edorta Elizagarate, psikiatra eta Arabako Hospitale Psikiatrikoko Psikosi Errefraktario Saileko zerbitzuburua, buru gaixotasuna duten pertsonen tratamendu egokiaren garrantziari buruz mintzatu zen atzo eskaini zuen hitzaldi interesgarrian. Gainera, azaroaren 19an Llodio irratian elkarrizketatu zuten. Hemen uzten dizuegu elkarrizketaren esteka.
Izenburua: Tratamenduarekiko atxikimendua buru nahasmendu larria dagoen kasuetan.
Data: azaroak 20, osteguna.
Lekua: Laudiko Kultur Etxeko Arraño aretoan.
Ordua: 18:00etan.
Hizlaria: Dr. Edorta Elizagarate, psikiatra eta Arabako Hospitale Psikiatrikoko Psikosi Errefraktario Saileko zerbitzuburua.
Izen-ematea: 94 404 55 64 telefonoan edo sociolaboral@asasam.org posta elektronikoan.
Hizkuntza: gaztelania.