Beroa Fundazioak buru gaixotasuna duten 200 pertsona babesten ditu, Asafesen eta Asasamen laguntzarekin

Beroa Babes Fundazioa Asafesek, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak, sortu zuen duela 20 Vitoria-Gasteizen. Fundazioa kideek zuten kezka bati erantzuna emateko jaio zen: Zer egingo du nire senideak edo bikoteak ni ez banago? Horretarako daude talde administratiboa, gizarte-langileak, abokatuak, gizarteratzean lan egiten dutenak eta horren guztiaren buru den Ramón Díaz doktorea. Gaur egun, judizialki ezgaituak dauden 200 pertsonei laguntze diete. Asasam elkarteak fundazio honekin lan egiten du Aiarako bailaran bizi direnei babesa emateko. 
 
Medikuarengana laguntzen diete, ospitalean edota erresidentzian ingresatuak badaude bisitan joaten dira, higiene pertsonala eta arropa bere kargu hartzen dute eta dituzten ondasunak administratzen dituzte, bestak beste. Une oro, helburua  buru gaixotasuna duten pertsonen  interesak defendatzea da, ahalik eta autonomoen eta komunitatean ahalik eta integratuen egon daitezen.
 
Pertsona horiek artatzen dituen espezialistetako bat Eduardo Anitua odontoestomatologoa da, eta bere fundazioak bost urte daramatza Beroarekin lan egiten. Anituaren taldeak babespean dauden pertsona horien aho-hortzetako osasuna zaintzen du ez badituzte nahiko baliabide ekonomiko. Atzo bertan berritu zuten bi fundazioen arteko konpromisoa.
 
Diaz de Otazuk, Beroako presidenteak, gogorarazi zuen azken 20 urte hauetan bere taldeak hasierako helburuari eutsi diola: “buru gaixotasuna duten pertsonei euren bizi-kalitatea hobetzen lagundu. Zorionez, ez gara bakarrik egon bide horretan, eta instituzioen babesari esker eta Eduardo Anitua Fundazioa bezalako entitateekin egindako akordioei esker, egunero ari gara buru osasun arazoak dituztenei laguntza hobea emateko lanean”.  
 
Eduardo Anitua doktorearen hitzetan, “Beroak gizarte-lan goraipagarria eta beharrezkoa egiten du; horregatik, babesten dituzten buru gaixotasuna dutenen zaintzeko konpromisoa gure egiten dugu. Pertsona horiek askotan baliabide ekonomiko eskasak dituzte gure tratamenduak eskuratu eta euren osasuna hobetu ahal izateko”.

 
Iturria: El Correo