Albisteak

ASASAMEK TELEFONO BIDEZKO ARRETA EZARTZEN DU MARTXOAREN 25ETIK AURRERA

24-03-2020

COVID-19 ASASAM koronabirusaren pandemiak eragindako osasun publikoko larrialdi-egoerari dagokionez, bulegoak ixteko eta aurrez aurreko arreta eteteko erabakia hartu du. Hala ere, ezarritako gutxieneko zerbitzuek eta elkarteko langileen tele-lanak herritarren arreta bermatuko dute. Beraz, bihartik aurrera, eta berriro abisatu arte, ohiko telefono eta posta elektronikoen bidez izango da jendearentzako arreta.

ASASAMEK ELORRITXU GAUEZ TRAILEN I. EDIZIOAN PARTE HARTZEN DU, MARTXOAREN 7AN

2020-03-09

Joan den larunbatean, martxoak 7, ELORRITXU Gauez Trail lasterketaren I. edizioa ospatu zen. Izaera solidarioa duen proba da, eta oraingoan ASASAM izan da antolakuntzarekin elkarlanean aritu dena. Erakundeko hainbat erabiltzaile arduratu dira parte-hartzaileentzat aurreikusitako 200 dortsalak eskuz prestatzeaz, eta bakoitzak diseinu bakarra izan du.

Fedeafesek baliabide gehiago eskatu ditu buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten indarkeria matxista hautemateko eta biktimei arreta egokia emateko

29-11-2019
Indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek. Horregatik, kasu horiek gainditzeko laguntza psikologiko espezializatua eskatzen du, baita koordinazio handiagoa ere osasun mentaleko sarearen, zerbitzu publikoen eta buru nahasmendua duten pertsona eta senide elkarteen artean.

"BURU OSASUNAREN ETA KIROLAREN I. TXAPELKETA" URRIAREN 27AN IZANGO DA

Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen jarraitzeko, ASASAMek antolaturiko hurrengo jarduera urriaren 27an (igandea) izango da, 9:30etik 14:00etara, Ellakuriko instalazioetan. "BURU OSASUNAREN ETA KIROLAREN I. TXAPELKETA" izango da, eta benjamin aurreko kategoriako inguruko hainbat talde lehiatuko dira. Sarrerak leihatilan egongo dira salgai, egun horretan bertan.
ZATOZTE FUTBOL-GOIZ ENTRETENIGARRIAZ GOZATZERA; ARRAZOIAK MEREZI DU, BAI ETA PARTE-HARTZAILEEK ERE!

Orriak