Protagonistas

¿Quieres saber cómo perciben Asasam las personas usuarias y familiares que forman parte de ella? En esta sección recogemos varios testimonios de personas que han encontrado un apoyo para salir adelante en nuestra asociación.

María Isabel García Peña - 28/05/2014

María Isabel García Peñak Asasamen bere gaitasunak garatzeko aukera izan duela dio, baita ezagutzen ez zituenak ere. Moda diseinuko ikasketak dituen gazte honek bere sormena praktikan jarri du tailer artistikoetan, eta beretzat erabat berriak ziren jardueretan parte hartzeko proposamena ere egin diote elkartekideek. Zehazki, duela urte batzuk buru gaixotasuna duten pertsonen Espainiako batzordean sartu zen, Fedeafesen ordezkari gisa, eta Asasameko zuzendaritza batzordeko idazkaria da. 

 

Araceli San José - 27/05/2014

"Asasam nire bigarren etxea da, primeran pasatzen dut bertan", dio Araceli San Josék, bere monitore eta lagunekin oso pozik baitago. Zoriontsu sentitzen da, lehendabiziko aldiz bere bizitzan "benetako lagunak" dituelako. Buru nahasmendua, hein batean, drogen eraginez sortu zitzaiola aipatzen du, eta garai haietan "mundu irreal" batean bizi zela, "lagunik gabe, ezer gabe".

 

Patri Aldama - 26/05/2014

Alabaren buru gaixotasunarengatik gerturatu zen Patri Aldama Asasamera. "Harrera ona" izan zuen, baina hasiera zaila egin zitzaion, "horrelako elkarteak estigmatizatuta" daudelako eta senideentzat "oso gogorra" delako horietara jotzea. 

Maite del Río - 25/05/2014

"Duela hamaika urte ezagutu nuen Asasam, nire alaba jokabide arazoak edukitzen hasi zenean". Maite del Ríok kontatzen duenez, hasieran psikologoek uste zuten bere senarrarengandik banandu zelako jokatzen zuela horrela alabak. Baina jokabide bortitzak edukitzen hasi zenean jakin zuen Maitek horrek zentzurik ez zuela. 

Patxi Blanco - 25/05/2014
Asasamera etorri zenean, duela bi urte eta erdi, "nahiko galduta" sentitzen zen Patxi Blanco, baina denborarekin eta elkarteko profesionalen laguntzarekin, moldatzea eta lagunak egitea lortu zuen. "Asasami esker gizarteratzea lortu dut, nire isolamendutik ateratzera", jakinarazi du.
Loli Romero - 24/05/2014

Bere bikotetik banandu ostean jo zuen Asasamera Loli Romerok, eta oso harrera ona izan zuela oroitzen du, "bertako profesionalak oso hurbilak baitira". Buru gaixotasunaren errekuperazio prozesua hastearekin batera, garbiketa industrialeko eta etxez etxeko laguntzako ikasketak burutu zituen. Prestakuntza horri esker, Asasameko zentro psikosoziala garbitzen lan egiten du, bertan erabiltzaile gisa parte hartzeaz gain.

 

Estíbaliz Camino - 23/05/2014

"Beheraldiak izaten ditut noizean noiz, baina ongi sentitzen naiz. Lehen beldurra nion kalera irteteari eta jende ezezagunarekin egoteari; eta orain askoz ere barneratuago nago gizartean, pixka bat ireki naiz". Antsietate eta urduritasun arazoak zituen Estibaliz Caminok eta senideen aholkuz etorri zen Asasamera. 

Jacob Fernández - 22/05/2014

Jacob Fernández bi urte eta erdi daramatza elkartean eta bertan egoteak mesede handia egin diola aitortzen du, oso gustura sentitzen baita kideekin. Kirola da bere pasio nagusia, eta jendearekin harremantzeko modua.

 

Isabel Aldama - 21/05/2014

Isabel Aldama Asasameko lehen diruzaina izan zen eta oraindik gogoan du duela 25 urte zer gertatu zen, baita elkarteari izena jarri zitzaion bilera ere. Asasam sortzeko garaian, psikiatrikoko gizarte-laguntzaile baten lana nabarmentzen du, eta lehen urteetan elkartetik pasa ziren pertsonen izen-abizenak oroitzen ditu oraindik.

Gabriel Sierra - 20/05/2014

Gabriel Asasameko fundatzailetariko bat da eta gogoan du nola jarri zuten martxan elkartea 1989ko maiatzaren 11an. Elkartea abian jartzeko erabakia hartu zuten eskualdean buru gaixotasuna zuten pertsona askok ez zutelako arreta egokia jasotzen.

Orriak