Noticias

EKAINAREN 10EAN LAUDIOKO LA GRANJA KIROLDEGIAN OSPATUTAKO GEUREA LIGAREN FINALA

2022-06-13

Ekainaren 10ean, ostirala, GEUREA (Euskadiko Osasun Mentaleko Zentroen arteko areto futboleko liga) ligako finala ospatu zen Laudioko La Granja Kiroldegian.

Ekitaldiak 10: 00etan hasi ziren. Mª Angeles Arbaizagoitia ASASAMeko lehendakariak ireki zuen ekitaldia, Ander Añibarro Laudioko alkatearekin batera.

ASASAMEK GEUREA LIGAREN 2021/22 DENBORALDIAREN AMAIERAKO OSPAKIZUNA ANTOLATU DU(EUSKADIKO OSASUN MENTALEKO ZENTROEN ARTEKO XXV. ARETO-FUTBOLEKO LIGA)

30-05-2022
Ekainaren 10ean, ostiralean, 10:00etan, Geurea Ligaren 2021/22 denboraldiko Finala jokatuko da, Laudioko La Granja kiroldegian, ASASAM-Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkarteak antolatuta.

ASASAMEK INDESA 2010EK BERE 30. URTEURRENA OSPATZEKO EGINDAKO JARDUNALDIAN PARTE HARTU DU

2022-04-01
INDESA 2010 (desgaitasuna duten pertsonei enplegu egonkorra eta kalitatezkoa emateko sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea, erabateko laneratzea eta gizarteratzea lortzeko) jardunaldiak egin ditu martxoaren 31n, osteguna, desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu babestuaren Arabako ereduari buruz hausnartzeko, honako izenburu honekin: «Zentro okupazionala, enplegu-zentro berezien harrobia ?».

Mª ANGELES ARBAIZAGOITIA, ASASAMEKO PRESIDENTEA, 36 URTE OSASUN MENTALEKO BOLUNTARIOTZAN

31-01-2022
Mª Angeles Arbaizagoitita duela 36 urte sartu zen osasun mentaleko elkarte-mugimenduan, bere seme Txomin gaixo zegoelako, osasun mentaleko arazo bat zuelako. Nahasmendu mentala aurkitzea bide zaila izan zen berarentzat, garai hartan zegoen bakardadeagatik, eta egoera hori aurrera ateratzeko familiaren sostenguarekin bakarrik. Familia asko egoera berean zeuden eta bat egin zuten ASASAM elkartea sortzeko Aiaraldean eta antolatzen hasteko osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak aldarrikatzeko. Urte batzuk lehenago, Erreforma Psikiatrikoa aurrerapauso handia izan zen osasun mentaleko arazoak zituzten pertsonen eskubideetan, pertsonak psikiatrikoetatik atera baitzituen, eta ildo horretan aurrerapausoa izan zen, nahiz eta urte asko geroago iritsi ez ziren baliabide komunitarioen promesarekin egin zen. Horregatik, garai hartan ezer ez zegoenez, gizartean esku hartzeko zerbitzuak sortu zituzten.

Orriak