Noticias

POESIA-ERREZITALA, URRIAREN 6AN, OSASUN MENTALAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN

03-10-2018
OHARRA: errezitala urriaren 6an (larunbata) izango da, 17:30etik 20:00etara, Lamuza Parkeko Frontoi Etxean (ez, aurretik esan bezala, El Casino-n). Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela eta, ASASAMek “poesia-errezitala”  eskainiko du aurten, Begoña Guerreroren eskutik, non elkarteko hainbat autoreren poemak errezitatuko diren.

ONCE EUSKADIREN SARI SOLIDARIOA JASO DU FEDEAFESEK

25-05-18
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioa (Fedeafes) saritu du ONCE Euskadik, maiatzaren 23an Donostian burututako ekitaldian. Buruko osasun arazoa duten emakumeen alde egindako lana aintzat hartu du pertsona itsuen elkarteak, baita kolektibo horren ahalduntzea bultzatzeko ekintzak eta eurek pairatzen duten indarkeria aztertzeko landutako ikerlana ere. Horrez gain, emakume-talde honek sufritzen duen indarkeriari buruzko azterlanak komunikabideetan lortutako oihartzuna ere azpimarratu dute, eta Fedeafesek errealitate hori Euskadin nahiz Espainian ikusarazteko erakutsitako ahalmena zein emakume hauen eskubideak aldarrikatzeko esfortzua ere nabarmendu dute. Buru nahasmendua duten pertsonen eta horien senideen defentsan emandako 30 urteak ere txalotu dituzte.

ASASAMEK ARABAKO FORU ALDUNDIAREN PREBENFAMILIA PROGRAMAN PARTE HARTU DU

15-05-18
Joan den maiatzaren 12an, larunbatean, ASASAM Prebenfamilia Programaren baitako topaketa batean izan zen, proiektu horretan aktiboki parte hartzen duenez gero. Jardunaldia Amurrioko Reforren izan zen, eta eskualdeko IGE-ek eta gizarte-, kultura- eta kirol-erakundeek antolatu zuten elkarrekin, Laudioko, Amurrioko eta Aiarako Udaletako Prebentzio Taldeekin batera.

“LAUDION FENIX” IRRATI PROIEKTUA

ASASAMek, Why Not-ekin elkarlanean, beste irrati-proiektu bat abiatu du. 

Why Not Radio irratia gaixotasun edo nahasmendu mentala eta desgaitasun psikikoa dituzten pertsonek egiten dute, eta, hala, bizitzaren gaineko bestelako begiradak eskaintzen dizkigute. 

Jendartean elkarreraginean aritzeko, esparru bat sortu beharra dago, non ez den sentituko “gaixo mentala naiz eta ezin dut hitz egin, galdetu edo iritzirik eman” estigmaren zama. Gure helburua da istorioak kontatzea, tabuak desagerraraztea eta, hitzaren bidez, harresiak eraistea.

 

ASASAMek ekimen honekin bat egin du, eta irratsaioak webgunean eskegiko ditu.  

 

OSASUN MENTALAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2017: ERAGINA ESPAINIAKO ESTATUAN

Nahasmendu mentalak dituzten pertsonen kopurua gero eta handiagoa da, eta mundu-mailakoak benetan larriak dira; horren ondorioak oso-oso garrantzitsuak dira, bai fisikoki bai sozialki bai ekonomikoki. Gaixotasun-mota honek herrialdeko ekonomian duen eraginaren adibide bat da ezintasunagatiko laneko bajen kopurua, 10etik 1 depresioagatik. Horrez gain, urtero, batez beste 47 lanegun galtzen dira nahasmendu mentaletatik eratorritako desgaitasunagatik.

HITZALDIA ABENDUAREN 5EAN "TUTORETZAREN ALTERNATIBAK: ZER GERTATUKO DA GU EZ GAUDENEAN?

Datorren Abenduaren 5ean, asteartea, emango da hitzaldia: Tutoretzaren alternatibak: zer gertatuko da gu ez gaudenean?
Ordua: 10:30ean
Tokia: Laudioko Kultur Etxeko Arraño Etxean (Lamuza Kalea 13)
Hizlariak: Amaia Miso (Beroa Fundazioko abokatua)
                Ainhoa Jauregui (Beroa Fundazioko gizarte-langilea)

Orriak