ASASAM ELKARTEAK OSASUN MENTALAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DU
“Zu bezalakoa naiz, nahiz eta zuk oraindik ez jakin”. Horixe da urtero urriaren 10ean ospatzen den Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren aurtengo leloa. Aurten, gizarteari helarazi nahi zaio osasun mentalak modu berean eragiten diela pertsona guztiei eta antzekotasun gehiago ditugula desberdintasunak baino. Hori dela eta, denon artean eraitsi behar ditugu osasun mentala duten pertsonek dituzten muga ikusezinak, hain zuzen ere, onartuak izatea, lan egiteko duten eskubidea gauzatzea eta komunitatean parte hartzeko aukera izatea oztopatzen dietenak.