Noticias

"HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ SEXISTA"RI BURUZ HITZALDIA

Indarkeria matxistaren aurkako egunean: azaroaren 25ean, LANzalaudio, Laudioko lehenengo enplegu anezkaren eskutik, Estibaliz Etxebarriak "Hizkuntzaren erabilera ez sexista"ri buruz hitz egingo zuen Asasam-eko Zentro Okupazionalean egiten den Berdintasuna tailerrean. Solasaldia Laudioko Arza eraikinean izan zen, gaztelaniaz. LANzalaudion, taldean lan egiteari oinarrizkoa deritzogu eta berdintasunean egitea geure lehentasunezko xedea da.

 

 

ASASAM ELKARTEAK OSASUN MENTALAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DU

“Zu bezalakoa naiz, nahiz eta zuk oraindik ez jakin”. Horixe da urtero urriaren 10ean ospatzen den Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren aurtengo leloa. Aurten, gizarteari helarazi nahi zaio osasun mentalak modu berean eragiten diela pertsona guztiei eta antzekotasun gehiago ditugula desberdintasunak baino. Hori dela eta, denon artean eraitsi behar ditugu osasun mentala duten pertsonek dituzten muga ikusezinak, hain zuzen ere, onartuak izatea, lan egiteko duten eskubidea gauzatzea eta komunitatean parte hartzeko aukera izatea oztopatzen dietenak.

LAUDIO INSTITUTUKO BISITA ASASAMera

DESCUBRE PROGRAMA. EZ ZURE OSASUN MENTALA BLOKEATU.
Ikastetxean Osasun Mentalari buruz kontzientzia hartzeko eta menpekotasunak prebenitzeko "Descubre. Zure Osasun Mentala ez blokeatu" programaren barruan, Laudio Institutotik ikasle talde bat hurbildu da gure instalazioetara, elkar hobeto ezagutzeko eta zer egiten dugun ikusteko.
Oso esperientzia positiboa izan da guztiontzat.
Datorren urte arte!

Orriak