Noticias

Hitzaldia: Tratamenduarekiko atxikimendua buru nahasmendu larria dagoen kasuetan

Izenburua: Tratamenduarekiko atxikimendua buru nahasmendu larria dagoen kasuetan.

Data: azaroak 20, osteguna.

Lekua: Laudiko Kultur Etxeko Arraño aretoan.

Ordua: 18:00etan.

Hizlaria: Dr. Edorta Elizagarate, psikiatra eta Arabako Hospitale Psikiatrikoko Psikosi Errefraktario Saileko zerbitzuburua. 

Izen-ematea: 94 404 55 64 telefonoan edo sociolaboral@asasam.org posta elektronikoan.

Hizkuntza: gaztelania.

Buru Osasunaren Nazioarteko Eguneko zozketaren irabazleak!

Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren baitan, urriaren 18an Laudion egindako zozketan irabazle izan ziren zenbakiak honakoak dira: 53, 40, 28 eta 224.

 

Lehenengo hirurek jaso zuten saria, mp3 bana, baina 224. zenbakiaren jabea ez da agertu oraindik. Saria jasotzeko epea zozketaren eguna baino 15 egun geroago amaituko da. Garailea agertuko ez balitz, ordezko lehen zenbakiari emango genioke saria. 

Elkartasuna, aldarrikapenak, kirola eta musika: Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren osagaiak

Euskadiko ehunka pertsonak parte hartu genuen Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira egindako festan, urriaren 18an Laudion. Jardunaldi atsegina izan genuen, eta gizarte nahiz osasun arloko agintari ugarik gurekin bat egin zuten. Musika, dantza, haur jolasak eta kirola ere izan genituen, besteak beste.

Buru gaixotasunaren inguruan pentsaerak ireki eta estigmak ixteko jardunaldia

Día Mundial de la Salud Mental 2014

Fedeafesen bildurik dauden elkarteek Buru Osasunaren Munduko Eguna ospatuko dute urriaren 18an, Laudion. Aurten aukeratutako leloak, “Pentsaerak irekiz, estigmak itxiz”, gaixotasun psikikoen inguruko aurreiritziak gainditzeko helburuari erreferentzia egiten dio. Zentzu horretan, euskal elkarte-mugimenduak herritar guztiak ospakizunetan parte har dezaten gonbidatu nahi ditu, kolektiboari babesa emateko xedez.

Fedeafesek Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna dutenen eskubideak “urratzen” dituelako

Fedeafes_rueda_de_prensa_Día_Mundial_de_la_Salud_Mental

Fedeafes buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako. Bihar ospatuko den Buru Osasunaren Munduko Eguna dela eta, sektoreko euskal elkarteek gaur prentsaurrekoan aurkeztutako aldarrikapen nagusietarikoa da hori.

Hitzaldi-solasaldia: Buru Gaixotasunen prebentzioa gazteen artean . Drogekiko menpekotasuna

Izenburua: Buru Gaixotasunen prebentzioa gazteen artean . Drogekiko menpekotasuna.

Data: urriak 22, asteazkena.

Lekua: Laudioko Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan

Ordua: 17:30ean.

Hizlaria: Gotzon Minguez Ojembarrena, psikologo klinikoa eta drogekiko menpekotasunean aditua

Hizkuntza: gaztelania

 

Fedeafesek Zigor Kodearen erreformari buruzko hitzaldia eskaini du

Asasam charla nuevo codigo penal

Pasa den irailaren 24an Asasamek prestakuntza hitzaldia eskaini zuen Zigor Kodearen erreformak buru gaixotasuna dutenengan izango duen eraginak gure bazkideak kezkatzen dituela jakinik . Ekimena buru gaixotasuna dutenenei, senitartekoei eta buru osasunaren arloko profesionalei zuzenduta zegoen. Hitzaldi honen helburua Zigor Kodean egin nahi dituzten aldaketa nagusiei buruz informazioa ematea da, eta neurri horiek buru gaixotasuna duten pertsonengan dituzten ondorioak aztertzea zen.

Zigor Kodearen erreformari buruzko prestakuntza hitzaldia

Zigor Kodearen erreformak buru gaixotasuna dutenengan izango duen eraginak gure bazkideak kezkatzen dituela jakinik, Asasametik prestakuntza hitzaldia antolatu dugu. Ekimena buru gaixotasuna dutenenei, senitartekoei eta buru osasunaren arloko profesionalei zuzenduta dago. Hitzaldi honen helburua Zigor Kodean egin nahi dituzten aldaketa nagusiei buruz informazioa ematea da, eta neurri horiek buru gaixotasuna duten pertsonengan dituzten ondorioak aztertzea.

 

Honako helburuak ditu hitzaldiak:

Orriak