Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiak
'Jar zaitez nire lekuan. Nirekin bat egin' leloarekin ospatuko dugu aurtengo Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna, urriaren 10ean. Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Espainiako konfederazioak hautatutako esloganak buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia sorrarazi nahi du, eta kolektibo honekiko gizarte-babesa sustatu.
Efemeride hori dela eta, ekintza egitarau zabala antolatu dugu Asasamen. Urrian zehar, hilaren 10eko festa herrikoiaz gain, sentsibilizazio hitzaldiak ere izango ditugu, depresioa, antsietatea edo patologia duala bezalako gaien inguruan.